XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sokrate-k. Beraz, baldin beti izakien egia guretzat gogoarengan badadi, gogoa ilezina izango litzateke.

Beraz, adoretu egin bear duzu, orain ez iakinik gertatzen zarena, au da, oroitzen etzarena, bilatzeari ta birroroitzeari ekinalean lotzen.

Menon-ek. Ongi diozula uste dut, Sokrate, baina, eztakit nola.

Sokrate-k. Ain zuzen, nik ere orixe uste dut, Menon.

Eta benetan enituzke beste gauzak erabat izpidearen aldera baieztuko: norbaitek eztakiena bilatu egin bear duela iritzi izan dugu ta, obe, gizontsuago ta alfer-ezago izango ginateke, eztakiguna ediren-ezina dela, ezta eztugula bilatu bearrik ere uste izango bagenu baino: orren alde burruka egingo nuke erabat, itzez eta egitez gauza izan ninteken bestean egin ere.

Menon-ek. Ori ere ongi esaten duzula uste dut nik beinik-bein, Sokrate.

Sokrate-k. Norbaitek eztakienari buruz bila ibili bear duela esatean gogaide garenez gero, biok batera onoimena zer den bilatzeari ekin diezagun nai ote duzu?.

Menon-ek. Erabat zinez.

Alare ez, Sokrate.

Baina, nik, leenik galde egin nuen ura atsegin-atseginez aztertu ta entzungo nuke beinik-bein: ots, bera irakasgarri daiteken bezala, naiz berez bezala, naiz beste era batetara onoimena gizonei gertatzen zaizkielarik eskuratu bear ote dugun.

Sokrate`k. Alabaina, baldin ni neu nere buruaren bakarrik ez, baina zurearen ere nagusi izango banintz, Menon, ezkenuke leenago aztertuko onoimena naiz irakasgarri daiteken, naiz eztaiteken irakasgarri, leenik bera zer den bilatu baino leen: zuk, berriz, zeure buruaren nagusi izateari ekiten diozunez gero, zeure eskuko izan zaitezen, eta bestalde nere nagusi izateari ekin eta nagusi zarenez gero, zure esaneko iarriko natzaizu.

Ain zuzen, zer besterik egin bear ote dut?.